Hebrearrei 6:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Esan zion: Oparo bedeinkatuko zaitut eta ondorengoak erruz ugalduko.

15. Eta, eroapenez itxaron ondoren, eskuratu egin zuen Abrahamek Jainkoaren agintzaria.

16. Gizon-emakumeek berak baino handiago den norbaitengatik egiten dute zin, eta zin eginez erabakitzen dute edozein eztabaida.

17. Horregatik, Jainkoak ere, agindutako ondasunak hartuko zituztenei beraren asmoa aldaezina zela garbi erakutsi nahirik, zin-hitzez lotu zuen bere burua.

Hebrearrei 6