Hebrearrei 13:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Guk badugu aldare bat, eta santutegi zaharraren zerbitzura daudenek ezin dute horretan eskaintzen den oparian parte hartu.

11. Izan ere, juduen apaiz nagusiak santutegi barrura eramaten du barkamen-oparitzat eskainitako abereen odola; baina abere horien gorputzak kanpalekutik kanpora erretzen dira.

12. Horregatik, Jesusek ere, bere odolaz herria sagaratzeko, hiritik kanpora jasan zuen heriotza.

13. Goazen, bada, gu ere Jesusengana, kanpalekutik kanpora, haren desohorea bera eramanez,

Hebrearrei 13