1. Jaunak esan zion Noeri: «Sar zaitez ontzian zeure etxeko guztiekin, zu beste gizon zuzenik ez baitut ikusi zure garaikideen artean.
2. Har itzazu zeurekin zazpina bikote, ar-emeak, legez kutsatu gabeko diren abereen artetik, eta bikote bana, ar-emeak, kutsatuak direnen artetik.
3. Zeruko hegaztietatik ere zazpina bikote, ar-emeak, hauen arrazak munduan iraun dezan.
4. Zazpi egunen buruan euria bidaliko dut lurrera berrogei egun eta berrogei gauez, egin dudan izaki oro suntsitzeko».
5. Noek Jaunak agindu guztia egin zuen.