22. Baina gizon horiek ez dute onartuko gurekin egotea, herri bakar bat izateko, geure gizonezko guztiak erdaintzen ez baditugu, berak erdaintzen diren bezala.
23. Horien ondasun eta abere guztiak ere geure izango ditugu. Eman diezaiegun baiezkoa eta bizi bitez gure lurraldeanĀ».
24. Hiri-sarrerako plazan bildu ziren guztiak aditu zieten Hamorri eta honen seme Sikemi, eta gizonezko guztiak erdaindu egin ziren.
25. Hirugarren egunean, erdainkuntzagatik minez zeudela, Jakoben bi semek, Simeon eta Lebik, Dinaren nebek, nork bere ezpata hartu eta, eragozpenik gabe hirian sarturik, gizonezko guztiak hil zituzten.