Hasiera 31:2-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Ikusten zuen Jakobek Labanen begitartea ere, eta ohartu zen haren jarrera ez zela ordu artekoa bezalakoa.

3. Orduan, Jaunak esan zion Jakobi: «Itzul zaitez zeure arbasoen lurraldera, zeure ahaideengana: ni zeurekin izango nauzu».

4. Jakobek deitu zituen Rakel eta Lea bere artaldea zeukan lekura,

5. eta esan zien:—Zuen aitaren begitartea ikusirik, ohartu naiz ez dela niretzat lehengoa bera; baina neurekin dut neure aitaren Jainkoa.

6. Badakizue ongi ahalegin guztiaz zerbitzatu dudala zuen aita.

Hasiera 31