1. Saraik, Abramen emazteak, ez zion semerik ematen. Bazuen, ordea, Agar izeneko mirabe egiptoarra,
2. eta Saraik esan zion Abrami: «Begira, Jaunak agor egin nau. Elkar zaitez, bada, nire mirabearekin. Beharbada, izango dut semerik haren bitartez».Abramek onartu egin zuen Sarairen proposamena,
3. eta Saraik Agar mirabe egiptoarra eman zion bere senarrari emaztetzat. Hamar urte zeramatzaten bizitzen Kanaanen.
4. Abram Agarrekin batu eta hau haurdun gertatu zen. Horretaz ohartzean, etxekoandreari mespretxuz begiratzen hasi zen Agar.