Hasiera 14:8-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Irten ziren, orduan, Sodoma, Gomorra, Adma, Tzeboim eta Bela edo Tzoarko erregeak, eta eraso egin zieten Sidimgo haranean

9. Elamgo Kedorlaomer, Goimgo Tidal, Xinearko Amrafel eta Elasarko Ariok erregeei; bost errege lauren aurka.

10. Sidimgo harana galipot-putzuz josia zegoen, eta, ihesi zihoazela, hauetara erori ziren Sodoma eta Gomorrako erregeak; gainerakoek mendialdera egin zuten ihes.

Hasiera 14