Hasiera 11:18-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Hogeita hamar urte zituela, Pelegek Reu izan zuen.

19. Ondoren, berrehun eta bederatzi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

20. Hogeita hamabi urte zituela, Reuk Serug izan zuen.

21. Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

22. Hogeita hamar urte zituela, Serugek Nahor izan zuen.

23. Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

24. Hogeita bederatzi urte zituela, Nahorrek Terah izan zuen.

25. Ondoren, ehun eta hemeretzi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

26. Hirurogeita hamar urte zituela, Terahek Abram, Nahor eta Haran izan zituen.

27. Hona hemen Terahen ondorengoak:Terahek Abram, Nahor eta Haran izan zituen.Haran Loten aita izan zen.

28. Haran bere sorterrian, kaldearren Ur hirian, hil zen, oraino bere aita bizi zela.

Hasiera 11