Habakuk 1:6-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Horra,babiloniarrak jaikiaraziko ditut,herri bihotz-gogor eta ausarta.Bazterrik bazter dabiltza munduan,besteren lurraldeakberentzat hartuz.

7. Herri izugarri eta ikaragarria:berak ezartzen ditulegea eta nagusitza.

8. Haren zaldiaklehoinabarrak baino bizkorrago,gauez ateratzen direnotsoak baino amorratuago.Haren zaldunak lasterka datoz,urrutitik, hegan,arranoa harrapakinarengainera bezala.

9. Hor datoz denakgogorkeriaz beterik,aurpegia beti aurrera;itsas hondarra bezainbat presoegiten dute.

10. Erregeak isekaz darabiltzate,handikiei irri egiten.Gotorlekuek barreguraematen diete,ondoan lur-pilak eginezhartzen baitituzte.

11. Haizea bezala, batera nahiz bestera,aurrera doaz.Indarra dute beren jainko».

Habakuk 1