Filipoarrei 3:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Gainerakoan, senideok, poz zaitezte Jaunarengan.Zuei beti gauza berak idaztea niretzat ez da nekagarri; zuentzat, berriz, sendogarri da.

2. Kontuz zakur horiekin! Kontuz erdainkuntza faltsua proposatzen dizueten langile txar horiekin!

3. Izan ere, gu baikara egiaz erdainduak, giza mailako gauzetan uste ona jarri gabe Jainkoa Espirituaren eraginez gurtzen dugunok eta Kristo Jesusengan harrotzen garenok.

Filipoarrei 3