Filipoarrei 1:28-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. etsaien aurrean ezertan beldurtu gabe; zuen kemen hori hondamen-bidean daudenaren seinale izango da etsaientzat; zuentzat, ordea, salbamenaren seinale. Hala erabaki du Jainkoak.

29. Izan ere, dohain hau eman dizue Jainkoak: Kristorengan sinestea ez ezik, harengatik sufritzea ere bai,

30. niregan ikusi zenuten eta orain entzuten duzuen borroka berbera egiten duzuelarik.

Filipoarrei 1