Filipoarrei 1:10-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. egokien dena bereizten jakin dezazuen; horrela, Kristo agertuko den egunean garbi eta errugabe aurkituko zaituzte,

11. Jesu Kristok guregan betetzen dituen egintza onetan aberats, Jainkoaren aintza eta gorespenerako.

12. Jakin behar duzue, senideok, bizi dudan egoera berri onaren aurrerapenerako lagungarri gertatu dela.

13. Izan ere, gobernariaren jauregikoek eta gainerako guztiek garbi ikusi dute Kristorengatik nagoela preso.

14. Eta ni preso egoteari esker, gure senide gehienak, Jaunarenganako konfiantzan indarberriturik, ausartago sentitzen dira Jainkoaren mezua beldurrik gabe hots egiteko.

Filipoarrei 1