Ezekiel 5:12-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Jerusalemdarron heren bat izurriz hilko da edo goseak akabatuko du hirian; beste heren bat gerran eroriko da hiri inguruan, eta azken herena haize guztietara sakabanatuko dut eta ezpataz pertsegituko.

13. Neure sumina azkeneraino hustuko dut beraien aurka eta mendekatu egingo naiz; orduan jakingo dute nik, Jaunak, bihotz-minduta hitz egin dudala.

14. Hondamendi egina utziko zaitut eta iseka-gai bihurtuko inguruko nazioentzat eta bertatik igaroko diren guztientzat.

15. Iseka-gai eta mespretxagarri, eskarmentu beldurgarri izango zara inguruko nazioentzat, zigor gupidagabea ezarriz zure kontra haserre-suminez epaia betearaziko dudanean. Nik, Jaunak, esan dut.

16. «Gosearen gezi hilgarriak bota eta suntsitu egingo zaituztet; gosea areagotuko dizuet, ogi-hornidura guztia kenduz.

17. Gosea bidaliko dut zuen aurka, eta seme-alabarik gabe utziko zaituzteten basapiztiak; izurria eta hilketak izango dituzue, eta gerra sorraraziko dut zuen aurka. Nik, Jaunak, esana».

Ezekiel 5