Ezekiel 47:21-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. «Hori da Israelgo hamabi leinuen artean banatuko duzuen lurraldea.

22. Zotz eginez banatuko duzue, zuen artean bizi diren eta seme-alabak izan dituzten etorkinak ahaztu gabe. Hauek jatorrizko israeldar bailiran hartuko dituzue, eta beren ondare-zatia hartuko dute Israelgo leinuen artean.

23. Etorkinak, bizi deneko leinuaren baitan izango du bere zatia. Nik, Jainko Jaunak, esana.

Ezekiel 47