Ezekiel 41:22-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. zurezko aldare baten itxura zuena, metro eta erdi altu eta metro bat luze. Ertzak zituen, eta oinarria eta alboak zurezkoak. Esan zidan gizonak: «Jaunaren aurrean dagoen mahaia da hau».

23. Bi orriko ate batetik sala handira sartzen zen, eta beste ate batetik toki santu-santura.

24. Ate haietako bakoitzak bi euskarri jiragarri zituen.

25. Gela handiko ateetan, hormetan zeuden izaki hegaldun eta palmondoak bezalakoxeak zeuden zizelkatuak. Sarrerako atalondoaren fatxadan, kanpoaldetik, zurezko aterpetxoa zegoen.

26. Atalondoaren albo-hormetan, saredun leihoak eta palmondo-irudiak zeuden, baita tenpluko eranskinetan eta aterpetxoetan ere.

Ezekiel 41