Ezekiel 40:15-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Sarreraren kanpoaldetik atalondoaren barnealderaino, guztira, hogeita bost metro zeuden.

16. Zaingeletako kanpo- eta tarte-hormek saredun leihoak zituzten inguru guztian, atalondoko hormek bezalaxe. Geletako barne-hormetan palmondoak zeuden zizelkatuak.

17. Gero, kanpoko atarira eraman ninduen gizonak. Atariak hogeita hamar gela zituen, eta harrizko espaloia inguru guztian.

18. Sarreren alboetan zegoen espaloia, eta honen zabalera haien luzera bestekoa zen; barneko patioa baino beherago zegoen mailaz.

Ezekiel 40