Ezekiel 3:5-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Ez zoaz mintzaira ilun eta hizkuntza ulergaitzeko herri batengana, Israel herriarengana baizik.

6. Mintzaira ilun eta hizkuntza ulergaitzeko herriengana bidaliko bazintut, jaramon egingo lizukete.

7. Baina Israel herriak ez dizu jaramonik egingo, ez baitit niri jaramon egin nahi izan. Izan ere, Israel herri osoa da burugogor eta setatsu.

8. Eta horiek bezain burugogor eta tematsu bihurtuko zaitut.

9. Diamantea bezain gogor bihurtuko zaitut, harkaitzak baino gogorrago; ez zara herri errebelde horren aurrean beldurtuko, ez kikilduko.

10. Gizaseme, entzun arretaz esaten dizudan guztia eta sartu buruan.

11. Zoaz, joan erbestean dauden zeure herritarrengana eta hitz egiezu; beraiek entzun ala ez, nire, Jainko Jaun honen, mezua adieraziko diezuĀ».

12. Orduan, Jaunaren espirituak gora jaso ninduen eta burrunbada handia entzun nuen atzean, lurrikara batena bezalakoa, Jaunaren aintza bere lekutik altxatzean;

Ezekiel 3