7. eskuetan hartzean, apurtueta eskuzabala zulatzen zenien;zure gainean jartzen zirenean, hautsieta erorarazi egiten zenituen.
8. «Beraz, honela diot nik, Jainko Jaunak: Nik sorraraziko dut gerra zure kontra, eta gizakiak eta abereak erauziko ditu.
9. Egipto hondamendi eta basamortu bihurtuko da, eta orduan jakingo dute ni naizela Jauna. “Neurea dut Nilo ibaia, neuk egina da-eta” esan duzulako,
10. zure kontra eta Niloren kontra nator. Basamortu eta hondamendi bihurtuko dut Egipto, Migdoletik Asuaneraino eta Etiopiako mugaraino.