1. Esan zidan: «Gizaseme, zutitu, hitz egin behar dizut eta».
2. Hitz egin bitartean, Jaunaren espiritua sartu zen niregan eta zutitu egin ninduen, eta hitz egiten zidanari entzun nion
3. esaten: «Gizaseme, israeldarrengana bidaltzen zaitut, jende errebelde horrengana; horiek eta horien arbasoak nire aurka altxatu dira gaur arte.
4. Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera.
5. Horrela, entzun ala ez, jakingo du herri errebelde horrek baduela profeta bat bere artean.