Ezekiel 19:9-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Kaiolan sartu zuten katepeaneta Babiloniako erregeagana eraman.Ziegan sartu zuten preso,beraren orrorikberriz entzun ez zedinIsraelgo mendietan.

10. Mahatsondoa zirudien zure amak,ur-bazterrean landatua.Emankor eta mardula zenur-ugaritasunagatik.

11. Adar sendoak zituen,aginte-makila bihurtu zirenak;hodeietaraino hazi zen:nabarmena zen bere altueragatiketa adar-ugaritasunagatik.

12. Baina amorruz atera dute sustraitiketa lurrera bota;ekialdeko haizeakfruituak bota dizkioeta adarrak apurtu;adar sendoak ihartu egin zaizkioeta suak irentsi.

13. Orain basamortuan dago landatua,lurralde lehor eta egarberan.

Ezekiel 19