22. Halere, geldituko dira batzuk bizirik, beren seme-alabekin hiritik irten eta zuengana, erbestera, etorriko direnak. Berorien jokabidea eta egintza txarrak ikusiz, Jerusalemen gainera erakarriko dudan zoritxarraz kontsolatu ahal izango zarete.
23. Berorien jokabidea eta egintzak ikusi ondoren, gutxiago sufrituko duzue, konturatuko baitzarete ez nuela hirian egindako guztia arrazoirik gabe egin. Nik, Jainko Jaunak, esana».