15. «Eman dezagun basapiztiak bidaltzen ditudala herrialde horretara eta jenderik gabe hondamendi bihurtua uzten dudala, inor handik igarotzen ez delarik piztiengatik;
16. hiru gizon horiek herrialde horretan baleude, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ez dituztela beren seme-alabak ere bizirik aterako; beraiek bakarrik geldituko dira bizirik; herrialdea, berriz, hondamendi bihurtua geldituko da.
17. Edo demagun gerra sorrarazten dudala herrialdearen aurka eta, herrialde osoa igaroz, gizakiak eta abereak suntsitzeko agintzen diodala gudaroste etsaiari;
18. hiru gizon horiek herrialde horretan baleude, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ez dutela beren seme-alabarik ere bizirik aterako; beraiek bakarrik geldituko dira bizirik.
19. Edo demagun izurria bidaltzen dudala herrialdearen aurka eta heriotza zabaltzen dudala neure suminez, gizakiak eta abereak suntsituz;