Ezekiel 1:24-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Aurrera joatean hegoek egiten zuten hotsa entzun nuen: ur handiena bezalako hotsa, Jainko Ahaltsuaren ahotsa bezalakoa; jendetza handien edo gudarosteen harrabotsa zirudien. Gelditzen zirenean, beheratu egiten zituzten hegoak.

25. Eta ahotsa sortu zen izakien buru gainean zegoen sabai gainetik.

26. Han, sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa, eta tronu-itxurakoaren gainetik, goren-gorenean, gizaki-antzeko irudia.

27. Metal goriaren distira zuen, eta suaren antzeko zerbaiten erdian zegoen, goitik beheraino argitasunez inguratua.

Ezekiel 1