Ezekiel 1:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Izaki haiek batetik bestera ziztu bizian zebiltzan oinaztarria bezala.

15. Izaki haiei begiratzean, lurrean haien ondoan, bakoitzarentzat gurpil bana ikusi nuen.

16. Gurpilek urre-harriaren distira zuten eta berdinak ziren laurak; egituraz, bata bestearen barruan sartuta bezala zeuden;

17. horrela, aurrera egitean, lau aldeetarantz joan zitezkeen, itzuli gabe.

18. Izugarria zen haien uztaien altuera, eta lauren bira osoa distiraz betea zegoen.

Ezekiel 1