Ester 7:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Joan ziren, bada, Ester erreginaren otordura erregea eta Haman.

2. Bigarren egun honetan ere, otordua bukatzean, erregeak esan zion Esterri:—Zer nahi didazu eskatu, Ester erregina? Emango dizut. Zein da zure eskaria? Erreinuaren erdia bada ere, beteko dut zure nahia.

3. Ester erreginak erantzun zion:—Begiko baldin banauzu, errege jauna, eta ongi iruditzen bazaizu, hona hemen zer nahi dudan: bizitzen uztea. Hona hemen zer eskatzen dudan: nire herritarrei bizitzen uztea.

Ester 7