6. Bazen han zintzilik liho zurizko eta purpura morezko oihalik; liho eta purpura gorrizko lokarriz zeuden lotuak zilarrezko eraztunetara eta marmolezko zutabetatik esekiak. Urrezko eta zilarrezko etzaulki asko zen han, eta zorua jade, marmol, nakar- eta azabatxe-harlauzaz egina zen.
7. Edalontziak urrezkoak ziren, eta mota guztietakoak; ardoa, berriz, erregeari dagokion oparotasunez eskaintzen zuten.
8. Askatasun osoz edan zitekeen, agindua baitzien erregeak jauregiko zerbitzariei, bazkaldar bakoitzak nahi zuena egiteko.
9. Era berean, Baxti erreginak ere otordua eman zien emakumeei Asuero erregearen jauregi barnean.
10. Zazpigarren egunean, ardoak alaiturik, Asuero erregeak bere zerbitzura zituen zazpi laguntzaileei, Mehuman, Bizta, Harbona, Bigta, Abagta, Zetar eta Karkaxi, dei egin zien,