Esaera Zaharrak 9:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Bere etxea eraiki du Jakinduriak,zazpi zutabe ezarri eta landu;

2. abereak hil, ardoa nahastu eta mahaia prest jarri du.

3. Neskameak bidali ditu, hiriko goialdeetatik aldarrikatzera:

4. «Heldutasun gabekoa, betor hona!»Zentzugabeari esaten dio:

5. «Ea, jan nire ogia eta edan nik nahasturiko ardoa.

6. Utzi txorakeriak eta biziko zarete!Gero, jarraitu zuzen zentzuzko bideari».

7. Harroputza zentzarazten duenak mespretxua jasotzen du,gaiztoa zuzenarazten duenak iraina.

Esaera Zaharrak 9