Esaera Zaharrak 8:19-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Urre garbia baino hobea da nire fruitua,zilarra baino hobea ene emaitza.

20. Justiziaren bidetik nabil ni, zuzenbidearen erdi-erditik.

21. Aberats egiten ditut maite nautenak,beraien altxortegiak betetzen.

22. «Jaunak bere jardueraren hasieran sortu ninduen,bere lehen egintzen aurretik.

23. Betidanik izan naiz eratua,hasiera-hasieratik, lurra izan baino lehenagotik.

24. Ur-leizerik ez zenean izan nintzen sortua,iturbururik ere ez zegoenean.

25. Mendiak landatuak izan aurretik,muinoak baino lehen izan nintzen sortua;

26. artean ez zituen Jainkoak mundu hau eta kanpokoak eginak,ezta lurraren lehen hautsa ere.

Esaera Zaharrak 8