Esaera Zaharrak 7:3-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Eramatzazu beti zeurekin, ezarri barru-barruan.

4. Esaiozu zuhurtziari: «Nire arreba zara zu»,eta hartzazu adimena ahaidetzat;

5. berauek babestuko zaituzte emakume lotsabakoagandik,lausenguz dabilkizunagandik.

6. Etxeko leihoan nengoela, burdinsarera hurbilduta,

7. heldugabeko gazte batzuen arteanzentzubako bat zegoela ohartu nintzen.

8. Emakumea bizi zeneko kale-kantoira joaneta beraren etxera bideratu zen.

9. Egunaren amaiera zen, ilunabarra,gau betea eta iluntasuna zetozen.

Esaera Zaharrak 7