Esaera Zaharrak 29:20-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Ohartu zara etengabeko hitz-jarioa duenaz?Ba, gehiago espero daiteke zentzugabeagandik.

21. Morroiari gaztetan nahi duena egiten uzten dionaondo damutuko da gero.

22. Odol-beroak liskarra sorrarazten,suminkorrak bekatuak ugaltzen.

23. Harroa apaldu egingo dute;bihotz apalekoa, berriz, ohorez bete.

24. Lapurraren partaideak bere buruari gorroto;madarikazioa bereganatzen du ez duelako salatzen.

Esaera Zaharrak 29