Esaera Zaharrak 23:22-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Entzun sorrarazi zintuen aitari,ez mespretxatu ama, zahartu egin dela eta.

23. Erosi eta ez saldu benetan baliotsu direnak:zuhurtzia, heziketa eta adimena.

24. Seme zintzoaren aita pozez betetzen da,zuhurra mundura ekarri duena alaitu egiten.

25. Zure gurasoak ere alai daitezela zuregatik,eta poz dadila mundura ekarri zintuen ama!

26. Ene seme, egidazu jaramon,zeureganatu gogo onez nire ikasbideak.

27. Leize-zulo sakona da emagaldua,putzu estua emakume arrotza.

Esaera Zaharrak 23