Esaera Zaharrak 22:5-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Sasiz eta tranpaz betea maltzurraren bidea,ez da halakotik ibiltzen bizia gorde nahi duena.

6. Hezi hasiera-hasieratik gazteaeta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du.

7. Aberatsa behartsuen nagusi,zorduna hartzekodunaren menpeko.

8. Bidegabekeria ereiten duenak zoritxarra jasotzen du,haren irrika guztia ezerezean amaituko.

9. Eskuzabala bedeinkatua izango dabere ogia behartsuarekin banatzeagatik.

10. Bota harroputza, kito liskarrak!Sesioak eta irainak ere amaitu.

Esaera Zaharrak 22