3. Nahiago Jaunak gizakiak justiziaz eta zuzenbidez jokatzea,sakrifizioak eskaintzea baino.
4. Begirada harroa, handinahiko gogoa,gaiztoen argia: dena da bekatu.
5. Saiatuaren egitasmoak irabazia,zalapartaka dabilenarenak pobrezia.
6. Gezurrez altxorrak eskuratzeaheriotzarantz daraman amets hutsala da.
7. Indarkeriak menderatzen ditu gaiztoak,ez baitute zuzenbidez jokatu nahi.
8. Bihurria da gaizkilearen jokabidea,zuzena bihotz garbikoaren portaera.
9. Hobe sabaian bizi, baztertxo batean,emakume liskartiarekin etxe berean baino.