Esaera Zaharrak 21:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Erregearen bihotza ubidea da Jaunaren eskuetan:nahi duen alderantz zuzentzen du.

2. Gizakiak zuzen deritze bere jokabide guztiei,baina Jaunak ditu kontzientziak aztertzen.

3. Nahiago Jaunak gizakiak justiziaz eta zuzenbidez jokatzea,sakrifizioak eskaintzea baino.

4. Begirada harroa, handinahiko gogoa,gaiztoen argia: dena da bekatu.

5. Saiatuaren egitasmoak irabazia,zalapartaka dabilenarenak pobrezia.

Esaera Zaharrak 21