Esaera Zaharrak 20:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Zintzoak prestu jokatzen du beti;zorionekoak haren ondorengo seme-alabak!

8. Erregeak, epaimahaian esertzean,begiratu hutsez haizatzen du gaiztakeria guztia.

9. Nork esan dezake: «Garbitu dut bihotza,bekaturik gabe nago?»

10. Pisu faltsuak, neurgailu faltsuak:biak ditu higuingarri Jaunak.

11. Bere ekintzen bidez adierazten du gazteakjokaera garbi eta zuzeneko izango ote den.

12. Belarria entzuteko eta begia ikusteko:Jaunak eginak dira biak.

Esaera Zaharrak 20