Esaera Zaharrak 2:9-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Orduan ikasiko duzu zuzen, zintzo eta prestu izaten,eta ongi jokatzen.

10. Honela, zuhurtzia sartuko zaizu bihotzeraeta atsegina izango duzu ezaguerarekin;

11. bereizmenak zainduko zaitu eta zentzu onak babestuko;

12. jokabide txarretik aldenaraziko zaituzteeta hitz maltzurrekoengandik,

13. bide zuzena utzi eta ilunpetsuetatik doazenengandik,

14. gaizkia egiten gozatueta maltzurkeriaz pozten direnengandik,

15. jokaera okerretan eta bide-galdurik dabiltzanengandik.

16. Horrela, emakume lotsagabeeta lausengariagandik aldenduko zara,

17. bere gaztaroko laguna utzieta Jainkoaren ituna ahaztu duenarengandik.

Esaera Zaharrak 2