6. Jauna baita zuhurtzia ematen duena,berarengandik datoz ezaguera eta zentzu ona.
7. Berak ematen die arrakasta zintzoeieta babesa jokabide zuzenekoei;
8. zuzenbideari jarraitzen diotenak babesten ditueta berarekin leial direnak zaintzen.
9. Orduan ikasiko duzu zuzen, zintzo eta prestu izaten,eta ongi jokatzen.
10. Honela, zuhurtzia sartuko zaizu bihotzeraeta atsegina izango duzu ezaguerarekin;
11. bereizmenak zainduko zaitu eta zentzu onak babestuko;
12. jokabide txarretik aldenaraziko zaituzteeta hitz maltzurrekoengandik,
13. bide zuzena utzi eta ilunpetsuetatik doazenengandik,
14. gaizkia egiten gozatueta maltzurkeriaz pozten direnengandik,