Esaera Zaharrak 16:21-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Zuhur epaitzen duena buruargitzat har daiteke;hitzak zenbat eta goxoago, orduan eta eraginkorrago.

22. Zentzu ona bizi-iturri da jabearentzat,zentzugabekeria zigor burugabearentzat.

23. Bihotz zuhurrekoak hitzak ere egokiak;are eraginkorragoak halakoaren esanak.

24. Hitz atseginak, ezti-abaraska:ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.

25. Badira zuzen-itxurako jokabideak,baina azken finean heriotzarantz daramate.

26. Goseak eragiten dio lan beharginari,jan beharrak egiten baitio bultza.

27. Maltzurrak gaiztakeria prestatzen du bere barruan,eta beraren hitzak su kiskalgarri.

Esaera Zaharrak 16