Esaera Zaharrak 11:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Gorroto ditu Jaunak engainuzko pisuak;begiko ditu, ordea, neurgailu zehatzak.

2. Harrokeria non, desohorea han;zuhurtzia apaltasunaren lagun.

3. Beren prestutasunak gidatzen ditu zuzenak,beren faltsukeriak hondatzen maltzurrak.

4. Alferrikakoak dira aberastasunak epaiketa-egunean;zuzentasunak, ordea, heriotzatik libratzen du.

5. Zintzoari zuzentasunak bidea prestatzen,gaiztoa bere maltzurkeriak erorarazten.

6. Zuzentasunak aske egiten ditu prestuak,gutiziak preso hartzen maltzurrak.

Esaera Zaharrak 11