Erromatarrei 12:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Maita ezazue elkar bihotzez senide on bezala, elkar nork baino nork maiteago izaten saiatuz.

11. Izan saiatuak eta ez nagi; izan gogoz kartsu, Jauna zerbitzatzeko beti prest.

12. Bizi zaitezte itxaropenean alai; izan eroapen handiko ezbeharrean eta iraupentsu otoitzean.

13. Lagundu fededunei beren beharretan; eman gogoz ostatu arrotzari.

14. Bedeinka itzazue erasotzen dizuetenak, bedeinkatu eta ez madarikatu.

15. Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin.

Erromatarrei 12