Epaileak 8:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Eta haiei ere esan zien Gedeonek:—Garaile etortzean, eraitsi egingo dut zuen dorre hau.

10. Zebah eta Tzalmuna Karkor hirian ziren beren gudarostearekin. Hamabost mila gizon besterik ez zuten; izan ere, ekialdeko jendearen gudarosteko ehun eta hogei mila gudari galduak ziren.

11. Nobah eta Jogbohako ekialdean zegoen nomaden bidea hartu, ustekabean eraso eta xehatu egin zuen Gedeonek etsaien gudarostea.

12. Madiango bi erregeek, Zebahek eta Tzalmunak, ihes egin zuten; baina Gedeonek pertsegitu eta harrapatu egin zituen, eta izutua utzi zuen gudaroste osoa.

Epaileak 8