18. Zabulondarrek, bai,ia hiltzeraino arriskatu zuten bizia,orobat Neftalik ere zelai garaietan.
19. Erregeak etorri ziren borrokara,borrokatu ziren Kanaango erregeakTaanaken,Megidoko iturriaren ondoan;ez zuten ganorazkoharrapakinik hartu.
20. Ortziko izarrak ere borrokatu ziren,beren ibiltokietatik borrokatuSiseraren aurka.
21. Kixon errekak ezabatu zituen,antzinako erreka hark,Kixon errekak.Aurrera! Eutsi gogor!
22. Orduan, zaldien hanka-hotsaentzun zen, lurra joz,zaldiak bizkor lauoinka.
23. «Jaunaren aingeruak dio:“Madarikatua Meroz hiria,madarikatuak hango bizilagunak,ez baitziren etorriberen gudari ausartekinJaunari laguntzera!”