1. Josue hil zenean, israeldarrek kontsulta egin zioten Jaunari:—Gure leinuetarik zein igoko da lehena kanaandarrei erasotzera?
2. Jaunak erantzun zuen:—Judaren leinua igoko da, beronen esku utzia baitut lurralde hori.
3. Orduan, Judaren leinukoek esan zieten Simeonen leinuko beren senideei:—Zatozte gurekin Jainkoak guretzat izendatu duen lurraldera eta eraso diezaiegun kanaandarrei. Gero, zuei izendatu dizuenera joango gara gu zuekin.Eta hala, simeondarrak haiekin joan ziren.
4. Judaren leinukoek, beraz, eraso zuten eta Jaunak eskura eman zizkien kanaandarrak eta periztarrak. Hamar mila gizon hil zizkieten Bezeken.
5. Bertan Adoni-Bezek zeritzan erregea aurkitu eta eraso egin zioten hari ere.Kanaandarrak eta periztarrak garaitu zituztela ikustean,