Eginak 9:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Ordutik, apostoluekin batera ibili ohi zen Saulo Jerusalemen, Jaunari buruz ausardiaz hitz eginez.

29. Greko-hizkuntzako juduekin ere hizketan eta eztabaidan jarduten zuen; baina haiek Saulo hiltzeko asmotan zebiltzan.

30. Senideek, horretaz jabetzean, Zesareara eraman zuten eta handik Tarsora bidali.

31. Bitarte hartan, Eliza bakean bizi zen Judea, Galilea eta Samaria guztian; Jaunarenganako leialtasunean bizi zen, eta finkatuz eta ugalduz zihoan, Espiritu Santuarengandiko adoreari esker.

Eginak 9