Eginak 4:33-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

33. Apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren testigantza. Jendeak oso estimatuak zituen;

34. izan ere, ez zen haien artean behartsurik, zeren lurrik edo etxerik zutenek, dena saldu eta salmentaren ordaina

35. apostoluen esku jartzen zuten; eta bakoitzari behar zuena ematen zitzaion.

36. Hala egin zuen Josek, apostoluek Bernabe —hau da, Adore-emaile— deitu zutenak; lebitarra zen eta jaiotzez zipretarra.

37. Bazuen soro bat eta, saldurik, ordaina jaso eta apostoluen esku utzi zuen.

Eginak 4