Eginak 27:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Italiarantz ontziz atera behar genuela erabaki zutenean, Paulo eta beste zenbait preso, Augusto gudari-taldeko ehuntari baten esku utzi zituzten; Julio zuen ehuntariak izena.

2. Asia probintziako itsasbazterretara zihoan Adramitioko ontzi batera igo eta zabalera jo genuen. Gurekin zen Aristarko mazedoniarra, Tesalonikakoa.

3. Biharamunean, Sidonen geldialdia egin genuen; Juliok Paulo gizabidez hartu zuen eta bere adiskideengana joateko eta haiengandik laguntza hartzeko baimena eman zion.

Eginak 27