Eginak 19:31-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Adiskide zituen probintziako buruzagi batzuek ere abisua bidali zioten antzokira ez agertzeko.

32. Bitartean, biltzarra nahasmendu hutsa zen: batak hau eta besteak hura oihukatzen zuen, gehienek jakin ere ez baitzekiten zertarako bilduak ziren.

33. Jendartetik Alexandro zelako bat atera zuten aurrera, juduek bultzaturik; honek, eskuaz isiltzeko keinu eginik, batzarrari argitasunak eman nahi zizkion.

34. Baina judua zela jabetu bezain laster, denak aho batez oihuka hasi ziren: «Gora Efesoko Artemisa!»Eta ia bi ordu egin zituzten halaxe oihuka.

35. Hiriko idazkariak, jendea baretu ahal izan zuenean, honela hitz egin zuen: «Efesoarrok, ba ote da inor ez dakienik Efeso hiria Artemisa jainkosa handiaren tenpluaren eta zerutik eroritako beraren irudiaren zaintzailea dela?

36. Hori ukaezina da; zaudete, beraz, lasai, itsu-itsuan jokatu gabe.

37. Hona ekarri dituzuen gizon hauek ez dira gure jainkosaren kontrako sakrilego, ez biraolari.

Eginak 19