Eginak 10:16-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Hiru bider gertatu zen hori, eta ondoren zerura jaso zuten gauza hura.

17. Pedro ikuskari hark zer esan nahi ote zuen asmatu ezinik zegoen. Hartan, Simonen etxeaz galdezka ibili ondoren, atarian agertu ziren Korneliok bidalitako gizonak,

18. eta, dei eginik, Simon, Pedro ere deitua, ostatuz han ote zegoen galdetu zuten.

19. Pedro oraindik bere ikuskariaz gogoetan ari zen. Eta Espirituak esan zion: «Hor dituzu hiru gizonezko zeure bila.

Eginak 10