27. Gogora itzazu Abraham, Isaak eta Jakob, zeure zerbitzariak, eta ez hartu aintzakotzat herri honen setakeria, desleialkeria eta bekatua.
28. Egiptotik atera gaituzu; ez dezatela herrialde hartakoek esan: “Jaunak ezin izan ditu eraman hitzeman zien lurraldera”, edota “Gorrotoa zielako atera ditu, basamortuan hilarazteko”.
29. Jauna, zeure herria duzu, zeure ondarea, ahalmen ikaragarriz zeuk Egiptotik atera duzuna.