Deuteronomioa 33:6-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. «Bizi bedi Ruben, ez bedi hil,gutxi izan arren beraren gizonak».

7. Judarentzat esan zuen:«Aditu, Jauna, Judaren mintzoa,elkar ezazu bere herriarekin;defenda beza bere burua,izan zu beraren lagunetsaien aurka».

8. Lebirentzat esan zuen:«Tumim eta Urim zure epaigailuakLebiri eman zizkioten, Jauna,leial izan zitzaizunari, alegia.Herriak Jauna tentatu zuen Masan,aurpegi eman Meribako iturrian.

9. Lebik aita-amei esan zien:“Ez dut zuekin zerikusirik”;senideak ez zituen aintzat hartu,ez zuen ezer jakin nahi izanseme-alabekin.Bete zituzten lebitarrekzure esanak,leial eutsi zioten zure itunari.

10. Zure erabakiak irakasten dizkioteIsraeli, zure legea Jakoben herriari;intsentsua aurkezten dutezure aurrean,erre-opariak zure aldarean.

11. Bedeinka itzazu, Jauna,eta eman adore,onartu atseginez beraien egitekoa;hautsiaurka jaiki zaizkienen indarrak,ez bitez gehiago altxagorroto dietenak».

Deuteronomioa 33